Elikagunean izan da ETB1eko 'Txoriene' saioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ots. 22a, 10:22

Azoka Plazako saltokiaren proiektuaren oinarriak eta egunerokoa azaldu zituen saioaren atzoko atalean Xabier Izagirrek.

Azoka Plazako Elikagunea hizpide izan zuten atzo ETB1eko Txoriene sukaldaritza saioan. Hain zuzen ere, Azpeitian izan dira Txorienekoak Elikagunearen proiektuaren eta eguneroko lanaren nondik norakoak ezagutzeko, eta horien gainean osatu duten erreportajea eman zuten atzoko atalean, Elikagunea kudeatzen duen Artxara kooperatibako Xabier Izagirrek emandako azalpenekin.