EITB Maratoiarekin bat egin dute San Martin egoitzakoek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko abe. 11a, 08:56

EITB Maratoiak alzheimer gaitza jorratuko du urte honetan, eta San Martin egoitzakoek bat egin nahi izan dute kanpainarekin. Hain zuzen ere, urte osoan zehar hartutako irudiekin osatutako bideo hau bidali dute maratoira.

2021ean ere EITB Maratoia egitasmoa martxan jarri du EITB hedabide publikoak. Aurtengoan, alzheimer gaitza aukeratu dute, eta taldeak bere eskura dituen baliabideak martxan jarri ditu dagoeneko elkartasuna sustatzeko eta arlo horrekin lotutako ikerketak bultzatzeko. Azpeitiko San Martin egoitzakoek ere bat egin nahi izan dute kanpainarekin, eta horretarako, urte osoan zehar hartutako irudiekin osatutako bideo hau bidali dute EITB Maratoira.