Joxin Aizpuru, Jagoba Labaka eta Manuel Agirrezabala 'Erremontari' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko mar. 15a, 07:58
Pilotariak saioaren spotaren grabaketan, Txillidalekun. (EITB)

Apirilaren 12tik aurrera, erremonteak lekutxo bat izango du ETBren programazioan. Erremontari izeneko telebista saioa eskainiko dute astelehenetan, ETB1en, 22:30ean hasita. Han parte hartuko dute Oriamendi enpresako pilotari hainbatek: tartean, Joxin Aizpuruk eta Jagoba Labakak. Guztira, bederatzi saio eskainiko dituzte.

Saioa txapelketa batek ardaztuko du, Sagardoaren Txapelketak. Orotara, sei bikotek parte hartuko dute lehian, baina partidez gain, elkarrizketak, pilotarien inguruko erreportajeak eta abar ere emango dituzte. Gainera, erremontistek ez ezik, bi adituk ere parte hartuko dute saioan, eta horietako bat izango da Manuel Agirrezabala Matxin.

Saioak Galarretan grabatuko dituzte, horretarako zehazki prestatutako plato batean. Dagoeneko hasi dira grabaketak egiten.