Azpeitiko Ezinean taldearen 'Zuloan' abestiaren bertsioa egin dute 'Go!azen 7.0' telesailean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko urt. 11a, 09:46

Herenegun iluntzean eman zuten Go!azen 7.0 telesailaren zortzigarren atala ETB1ean, eta beste hainbat abestiren artean, Azpeitiko Ezinean musika taldearen Zuloan kantaren bertsioa egin zuten. Bideo honetan ikus daiteke, 48. minututik aurrera.

Ezinean taldea 2001ean sortu zuten Iban Amenabar, Oier Ezeiza eta Oihan Amezua azpeitiarrek eta Oihan Lizaso zestoarrak. Hardcore melodikoa eta punk rock musika estiloak jorratzen zituzten, eta lau disko kaleratu ostean, 2018an amaitutzat eman zuten taldearen ibilbidea. Ezinean taldearen Zuloan abesti originala, jarraian.