Hegoa Larzabal eta Julen Landa ama-semeak, ETB1eko 'Biba Zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko urt. 8a, 09:00

Adimen gaitasun handiko haurra da Julen Landa azpeitiarra, eta horretaz aritu dira ETB1eko saioan.

Julen Landa eta Hegoa Larzabal izan ziren astelehenean ETB1eko Biba Zuek! saioko gonbidatuetako batzuk. Adimen gaitasun handiko haurrez aritu ziren saio horretan, eta Julen Landa hala denez, beren esperientziaren berri eman zuten ama-semeek. Nola ohartu ziren umeak adimen gaitasun handia zuela, eskolan zer moduz moldatzen den eta beste hainbat kontu azaldu zituzten.

Lotura honetan ikus daiteke Landaren eta Larzabalen solasaldiaren bideoa.