ETB1eko 'Sukalerrian' saioan izan da Xabier Saldias

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2021ko urt. 7a, 16:31
Xabier Saldias ETB1eko 'Sukalerrian' saioan. (EITB)

Azpeitiarra Egan taldeak egindako ibilbideaz aritu da hizketan Joseba Argiñanoren saioan.

Egan musika taldeko abeslari izandako Xabier Saldias izan da gaur, osteguna, ETB1eko Sukalerrian saioan. Gabonetako soberakinekin egindako arroz frijitua prestatu dute saioan Joseba Argiñanok eta musikari azpeitiarrak, eta hainbat konturen artean, Egan taldearen ibilbidea izan du hizpide Saldiasek. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.