'Ametsetan aske' kantuaren bideoklipa egin du Deñek Calle Sonorarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko abe. 15a, 15:45

Urrestillako kantariak musika ikus-entzunezkoak ekoizten dituen egitasmoarekin grabatu duen bideoa Youtuben dago ikusgai.

Deñek bideoklipa estreinatu berri du. Urte honen hasieran plazaratu zuen Ametsetan aske kantuari irudiak jarri dizkio orain, Calle Sonoraren eskutik. Musika ikus-entzunezkoak lantzen ditu Calle Sonorak, hiru milatik gora bideoklip dituzte beren Youtubeko kanalean, eta horietan azkenetakoa da Deñerekin egin dutena. Zuzeneko musikarekin eta Zumaian hartutako irudiekin osatuta dago bideoklipa.