Kalean da Malen Amenabarren ilustrazioekin osatutako 'Bi txantxangorri haritz adarrean' liburua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urr. 27a, 09:00
Malen Amenabar eta Yolanda Larreategi 'Bi txantxangorri haritz adarrean' liburuaren aurkezpenean. (Peru Abarka)

Joan zen ostiralean aurkeztu zuten liburua Yolanda Larreategi idazleak eta Malen Amenabar ilustratzaileak Markina-Xemeinen (Bizkaia). Larreategiren narrazioan oinarritutako irudiak egin ditu Azpeitiko bizilagunak.

Kalean da Malen Amenabar Azpeitiko bizilagunak eta Yolanda Larreategik ondutako Bi txantxangorri haritz adarrean liburua. Joan zen ostiralean, hilak 23, aurkeztu zuten Peru Abarka lehiaketan saridun izan den lana Markina-Xemeinen (Bizkaia), eta dagoeneko eskuragarri dago sarean. Larreategiren testuekin eta Amenabarren ilustrazioekin osatutako bilduma da Bi txantxagorri haritz adarrean, eta epaimahaiaren esanetan, bien lanaren batuketaren emaitza "indartsua eta sentikorra" da.

Markina-Xemeingo Udalak 2005. urtean jarri zuen martxan Peru Abarka lehiaketa, eta Azpeitiko bizilgunak 2018. urtean ere irabazi zuen lehiaketa, Ezpainetakoa lanari esker.