Jon Alberdi, Baikori jarrera aldaketa eskatu dioten pilotarien artean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko ira. 16a, 12:59
Baiko Pilota enpresako pilotarien agerraldia, Tolosan. (Guaixe)

Baiko Pilota enpresako hainbat pilotarik agerraldia egin zuten atzo, asteartea, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan. Hainbat erabakiren inguruan enpresari jarrera aldatzeko eskatu diete pilotariek, eta horien artean dago Jon Alberdi azpeitiarra.

"Egoera jasanezina" bizi dutela salatu zuten atzo Baiko Pilota enpresako hainbat kirolarik Tolosan (Gipuzkoa). Izan ere, Oinatz Bengoetxeak hainbat pilotarik sinatutako agiria irakurri zuen Beotibar pilotalekuan, eta bertan, enpresari jarrera aldaketa eskatu zieten hainbat erabakiren inguruan. Pilotari horien artean dago Jon Alberdi azpeitiarra ere. 

Arazoak Asegarce desagertu zenean hasi zirela nabarmendu zuen Bengoetxeak agerraldian, eta pilotariek, besteak beste, Baikoko zuzendari den Jose Ramon Garairen jarrera eta aldi baterako lan erregulazioak nola kudeatu diren salatu zituzten. Enpresak jarrera aldatzen ez badu, mobilizazioak egiteko aukera aztertzen ari direla nabarmendu zuen Bengoetxeak.