Dinamoari buruzko erreportajea, 'Argia'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 11a, 12:16
Dinamoa Sormen Gunea.

'Argia' astekariaren webgunean Dinamoa Sormen Gunearen inguruko erreportajea egin dute. Proiektuaren inguruko xehetasunez aritu dira bertan Aitor Bengoetxea eta Xabier Gantzarain Dinamoko kideak.

Dinamoa Sormen Gunearen inguruko erreportajea argitaratu du Argia astekariak. Proiektua martxan jarri zutenetik bertako kide diren Aitor Bengoetxearekin eta Xabier Gantzarainekin aritu dira solasean, eta horiek Dinamoaren funtzionamendua, filosofia eta bertan gauzatzen diren ekintzak izan dituzte hizpide, besteak beste. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea, osorik.