Alarma egoeraren luzapenaz aritu da Eneko Etxeberria 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Gizartea
2020ko mai. 6a, 10:34

Alarma egoera luzatuko duten edo ez erabakiko dute gaur, asteazkena, Espainiako Kongresuan. Gai horren harira, 'Berria' egunkariak hiru legelarirekin hitz egin du; tartean, Eneko Etxeberria azpeitiarrarekin.

Alarma egoeraren luzapenak zeresana eman du azken egunotan, eta gaur, asteazkena, bozkatuko dute Espainiako Kongresuan alarma egoera beste bi astez luzatuko den ala ez. Berria egunkariak hiru euskal legelarirekin hitz egin du gai horren inguruan; besteak beste, Eneko Etxeberria EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslearekin. Etxeberriaren arabera, alarma egoera ez onartzeak "kaos normatibo bat" ekarriko luke. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea osorik.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu