Azpeitiarren desplazamenduak, kontrolatuta

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Gizartea
2020ko api. 20a, 12:59

Martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean, azpeitiarren %71 gelditu zen etxean Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak plazaratutako datuen arabera. Espainiako El Pais egunkariak mapa bat osatu du ministerioak ateratako datuekin, eta bertan ikus daitezke datuok.

Konfinamenduko desplazamenduen datuen mapa. (El Pais)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Hilabete gutxitan errotik aldatu da herritarren eguneroko bizimodua, eta horren erakusle dira Espainiako Garraio eta Mugikortasun Ministerioak plazaratu dituen azken datuak. Guztira, hamar milioi telefono mugikorren geolokalizazioa ikertu du ministerioak, eta Espainiako El Pais egunkariak ikerketa horretan oinarritutako herriz herriko datuak jaso ditu mapa batean

Bertan ikus daitekeenez, martxoaren 29tik apirilaren 5era bitartean, azpeitiarren %71k ez zuen desplazamendurik egin; otsaileko datuekin alderatuta, %37 igo da kopuru hori –erosketak egitera, lanera, medikuarenera eta familia bisitatzera joatea hartu dira kontuan desplazamenduetan–. Bi bidaia edo gehiago egin dituzten azpeitiarren ehunekoa, berriz, %10ekoa da, eta otsailean, %35ekoa izan zen.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu