Pako Aristi 'Artefaktua' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko aza. 3a, 19:25

Larunbatean eman zuen ETB1ek Artefaktua literatur saioaren 62. atala, eta Pako Aristi idazle azpeitiarra izan zen saioko protagonista. Azpeitiarra Zestoan bizi da azken zortzi bat hilabeteetan, eta hain zuzen ere, Zestoan bertan grabatutakoa da saioa. Aristi Rosa itzuli da eleberriaz eta Maitatu zure egunak poesia liburuaz aritu zen solasean Yolanda Mendiola aurkezlearekin. Gainera, Tere Irastortza idazle eta laguna gonbidatu zuen saiora Aristik. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa.