Edi Naudo hil da, Antxieta antzerki taldearen hainbat lanetan parte hartu zuen eszenografoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urr. 10a, 18:08

Eszenografoa, zuzendaria, teknikaria eta antzerki irakaslea izan zen Edi Naudo (Vic, Katalunia, 1960), eta euskal taldeekin lan ugari egin zuen. Astelehean hil zen Madrilen Tanttaka taldearekin lanean ari zela. Azpeitiko Antxieta antzerki talde zenaren hainbat antzezlanetan parte hartu zuen Naudok. Taldearen azken hamar urteetako –2003 urtean utzi zuen jarduera taldeak– obretako argiztapen teknikari lanak berak egin zituen. Horrez gain, Antxietaren lan bat baino gehiagotan zuzendari ere aritu zen: 1992an, Nagore Aranburuk idatzitako Nornorinork (hau saltsa) lanean Inazio Tolosarekin eta Mitxel Gorrotxategirekin batera, edota, 1994an, West Side Isteria obran, Tolosarekin batera.

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan ere izan zen Naudo behin baino gehiagotan. Adibidez, 2009an berak zuzendutako eta Aizpea Goenagak idatzitako Arrainontzia obra estreinatu zuten topaketetan.