Azpeitian izan da 'Karabana' telebista saioa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko abu. 3a, 17:19

ETB1eko Karabana telebista saioko Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez hainbat azpeitiarrekin elkartu dira, programa osatzeko. Besteak beste, Marea Arroxako kideekin, Joxe Mari Orbegozoren dantza eskolakoekin, Kantujirakoekin, Amaia Bereziartua ile-apaintzailearekin... aritu dira solasean. 

ETB1eko Karabana telebista saioko kideak Azpeitian izan ziren uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, eta hainbat irudi grabatu zuten herrian. Zigor Iturrieta sukaldaria eta Itxaso Gonzalez aktorea dira programaren aurkezleak, eta karabana bat hartuta, Euskal Herrian barrena herriz herri ibili ohi dira, sukaldaritza programa osatzen. Azpeitian, herriko hainbat pertsonarekin bildu ziren saioa osatzeko. Besteak beste, Marea Arroxako kideekin, Joxe Mari Orbegozoren dantza eskolakoekin, Kantujirakoekin, Amaia Bereziartua ile-apaintzailearekin... aritu ziren solasean saioko kideak. 

Lotura honetan ikus daitezke Azpeitiko bideoak.