Jose Luis Bereziartua umetako oporraldiez, 'Berria'-n

Udako oporrak bizitzeko moduak azken hamarkadetan ezagutu duen bilakaeraz erreportaje seriea argitaratzen ari da egunotan Berria egunkaria, eta Jose Luis Bereziartua Atxuia azpeitiarra da umetako oroitzapenak kontatu dituenetako bat.

Umetako oporrak izena du aipatutako udako serieak eta gaur egun 60 eta 70 urte arte dituzten belaunaldikoei eskainitako atalean kontatu ditu bere bizipenak Bereziartuak; Atxubiagan baserriko lanetan nola laguntzen zuen eta Pedro Mari Loubte argazkilariaren bisitak ekarri ditu gogora, besteak beste, azpeitiarrak. Atzoko zenbakian argitaratu zuten erreportajea eta osorik irakur daiteke Berriaren webgunean.