Trini Fox taldea, Maketa Lehiaketaren XXVIII. edizioko finalista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mar. 13a, 12:06

21 talderen abesti bana aukeratu du epaimahaiak lehiaketaren XXVIII. ediziorako; dagoeneko zabalik da bozketa fasea. Bi talde bozkatuenek eta epaimahaiak erabakitako beste hiruk izango dute apirilaren 5eko Gaztearen XXVIII. Maketa Lehiaketaren finalean aritzeko aukera.

Azpeitiko eta Azkoitiko Trini Fox taldearen Zurrunbiloa naiz kanta Gaztea irratiko Maketa Lehiaketako bozketa fasera sailkatu da. 21 talderen abesti bana aukeratu du epaimahaiak lehiaketaren XXVIII. ediziorako, eta dagoeneko eman daiteke horien aldeko boza. Bi talde bozkatuenek eta epaimahaiak erabakitako beste hiruk izango dute apirilaren 5eko Gaztearen XXVIII. Maketa Lehiaketaren finalean aritzeko aukera. Finala Bilboko Kafe Antzokian izango da.

Suharri Aranburu azkoitiarrak eta Iñaki Zubeldiak eta Gilen Aldalur azpeitiarrek osatzen dute Trini Fox taldea. Punk Rock, stoner, hard rock eta rock alternatiboa lantzen ditu Trini Fox taldeak.