Asier Sustaeta eta Uztarria 'Korosagasti' filmaz solasean aritu dira Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urt. 29a, 11:42

Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen atzo, astelehena, Ihintza Elustondo Uztarriako kazetaria. Ainhoa Etxebeste Euskadi Irratiako kazetariarekin batera, Asier Sustaeta 'Korosagasti' filmaren zuzendaria elkarrizketatu zuen.

Atzo, astelehena, Euskadi Irratiako Mezularia saioan izan zen Ihintza Elustondo Uztarriako kazetaria. Tokikom Tertulia atalean hitz egin zuen azpeitiarrak, Ainhoa Etxebeste Euskadi Irratiako kazetariarekin batera. Bien artean hainbat galdera egin zioten Asier Sustaetari, Korosagasti filmaren zuzendarietako bati. 1926. urtean Beizamako Korosagasti baserrian gertatutako krimenetan oinarritzen da Erabaki Produkzioak ontzen ari den filma. Azken hilabeteotan Azpeitia zein Beizama inguruetan ibili dira ikus-entzunezkoa ekoizteko grabaketa lanetan, eta 2019 amaierarako lan guztiak amaituta izatea aurreikusten dute. Proiektuaren inguruko xehetasunak azaldu zituen Sustaetak atzoko irratsaioan.

Uztarria Komunikazio Taldeko kazetariek aldian behin parte hartzen dute Mezularia saioaren Tokikom Tertulia atalean, eta Azpeitiko hainbat gai izaten dute hizpide tarte horretan. Honako lotura honetan entzun daiteke atzoko saioa.