Gipuzkoaren erdigune geografikoa, Beizaman, Urrakitik gertu

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko urr. 15a, 14:50

Asier Iturraldek Euskal Herriaren eta Euskal Herriko zazpi herrialdeen erdigunearen kokapen geografikoak kalkulatu ditu, hark Iametza.eus-en jakinarazi duenez. 2004an Felix Isasa ingeniariak egindako kalkulua berretsi du; hain zuzen ere, Gaindegiaren Euskalgeo.eus webguneko bi tresna erabilita ondorioztatu du, Euskal Herriaren erdigune geografikoa Nafarroako Andimendi mendilerroan dagoela, Beriain menditik gertu. Gainera, Euskal Herriko zazpi herrialdeen erdiguneak ere aurkitu ditu Iturraldek, eta haren aburuz, Gipuzkoaren erdigunea Beizamako lurretan dago, Urraki mendatetik gertu; beraz, Azpeititik gertu ere bai.