Bixente Oiarzabal: "Asier [Garitano] pertsona noble eta on bat da"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2018ko ira. 11a, 13:52

Asier Garitano Realeko entrenatzaileari elkarrizketa luzea egin zioten atzo Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Zuzeneko solasean, Garitano ezagutzen duten zenbait lagunek Bergarako entrenatzaileaz esandakoak ere tartekatu zituzten, horien artean Bixente Oiarzabal Urrestillako futbolari ohiarenak.

Eibar futbol taldean aritu ziren elkarrekin Garitano eta Oiarzabal, 1992-1993an denboraldian, Espainiako Bigarren Mailan. Urrestillakoaren hitzetan, "Asier pertsona noble eta on bat da". Lotura honetan dago elkarrizketa osoa; 10:15etik aurrera, berriz, Bixente Oiartzabalek esandakoak.