Egurra ta Kitto, bideoklip berria grabatzen

Joan den ostiralean, hilaren 16an, bideoklipa grabatzen aritu ziren Egurra ta Kitto taldeko musikariak eta hainbat kolaboratzaile. Gauez aritu ziren grabaketa lanetan, Gaztelugatxe ondoko hondartza batean eta Busturian. Gure ordua diskoko Aske edo loturik abestiaren bideoklipa filmatu zuten ostiralean, eta taldeak aurreratu duenez, lan berria "laster"izango da ikusgai.