Josu Labaka: "Euskararen arnasgune diren udalerriak zaintzeko lege babesa ezinbestekoa da"

Udalerriak erdalduntzen ari direla azaldu du UEMAko lehendakariak Info7 irratiko Gureaz blai saiorako egin duen azken kolaborazioan. Horregatik, legealdi honetan udaletako hautetsi teknikariek eragin linguistikoa baloratzeko tresna ezagutzea nahi dutela azaldu du. Hemen, Labakaren kolaborazioa entzungai.

Labakaz gain, Alex Artzelusez eta Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten dituzte Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da, Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da  Egin kontu. Euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, hainbat kolaboratzailek euren iritzia ematen dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide