Eneritz Albizu: "Euren ofizioan oso-oso onak direlako zenbaitek ez dute euskaraz ikasteko asmorik ere"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko mar. 23a, 18:39

Euskal Herriko erakunde publiko batean lan egin arren euskaraz ez dakienak 62 urteko emakumea lotsarazi du, Internet erabiltzen ez jakiteagatik. Gertaera horretatik abiatuta osatu du Eneritz Albizu azpeitiar kazetariak Info7 Irratirako bere azken kolaborazioa.

Eneritz Albizuz gain, Alex Artzelus ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.