Juan Luiz Zabala, 'Azpeitiko'-ren ordez 'Azpeitiako' erabiltzen tematzen direnez

"Ezin dut ulertu zergatik tematzen diren esatari asko, azpeitiar batzuk tartean, Azpeitiako esaten Azpeitiko esan ordez, Euskaltzaindiari ez ezik beren berezko joerari eta erabilera zabalduenari ere uko eginez, auskalo noren aginduari men eginez. Urrrrrteak daramatzate horrela. Zer premiarekin?".

Juan Luis Zabala azkoitiar idazle eta kazetariak 31 eskutik blogean idatzi duen Harritzen nauten hiru kontu txiki sarreran bota du goiko galdera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide