Alex Arzellus: "Ondoko hizkuntzetara begira jartzen garenean dator arazoa"

Euskara eta euskal azentueria izan ditu hizpide azpeitiarrak Info7 irratian egin duen azken kolaborazioan. 

Alex Artzelus azpeitiarrak egin du aurtengo lehen kolaborazioa, Info7 irratian. Euskara eta euskal azentueria izan ditu hizpide atzo, asteazkena, eman zuten saioan. Bertan euskararen osasunaz eta beste hizkuntzei begira egotearen joeraz hitz egiten du, besteak beste. 

Artzelusez gain, Eneritz Albizu ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.

Elkarrizketa osoa, hemen.
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide