Kultur arloko hainbat azpeitiarren babesa jaso du urtarrilaren 9ko manifestazioak

Hala nola Imanol Lazkano eta Jokin Uranga bertsolariak eta Egurra ta Kitto musika taldea ageri dira atxikimendua eman dutenen artean.

Urtarrilaren 9an euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den manifestazioari atxikimendua eman diote kultur arloko hainbat pertsona ezagunek. Horien artean hainbat azpeitiar ageri dira, hala nola Imanol Lazkano eta Jokin Uranga bertsolariak eta Egurra ta Kitto musika taldea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide