Eneritz Albizu: "Hedabideak xede izan ez arren, jakin behar dugu nazio eraikuntza dutela helburu"

Euskaldunon Egunkaria-ren 25. urteurrenetik abiatuta, herri ekimeneko euskarazko komunikabideen garrantzia izan du hizpide Eneritz Albizu azpeitiar kazetariak Info7 Irratirako bere laugarren kolaborazioan.

Eneritz Albizuz gain, Alex Artzelus ere kolaborazioak egiten ari da Gureaz blai saioan. "Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa" da Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Ainhoa Lasak gidatzen dutena. Saioaren ataletako bat da Egin kontu: hainbat kolaboratzailek, euskara eta euskararen gainekoak hizpide hartuta, euren iritzia ematen dute bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide