Galiziako jaialdi batean hartuko du parte Egurra ta kitto! musika taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko ira. 8a, 12:14

Ponteareas (Pontevedra, Galizia) herriko IV. Festival das Bretemasen izango da musika taldea irailaren 26an, zapatua. Egurra ta kitto! taldearekin batera, Valentziako eta Galiziako hainbat musika talde izango dira oholtzan.

Egurra ta kitto! musika taldea IV. Festival das Bretemasen izango da irailaren 26an, zapatua. Ponteareas (Pontevedra, Galizia) herrian izango da kultura eta musika uztartuko dituen jaialdia, irailaren 25ean eta 26an. Egurra ta kitto! taldearekin batera, Valentziako eta Galiziako hainbat musika talde izango dira oholtzan.