Iraurgi ikastetxeko ikasleak Oxford Unibertsitateak antolatutako lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mai. 29a, 15:05

Iraurgi ikastetxeko 11 eta 12 urteko ikasleek Oxford Unibertsitateak antolatutako leihaketa batean hartu dute parte. Lehiaketara aurkezteko herrian baloreak nola lantzen dituzten azaltzen duen bideo labur bat egin dute. San Martin egoitzara ikasleek egindako bisitak eta han egindako ekintzak biltzen ditu bideoak. 

Lehiaketaren hurrengo fasera bozka gehien jasotzen dituzten zortzi bideoak pasatuko dira. Hemen, ikusgai Iraurgi ikastetxeko ikasleen eta gainerako parte-hartzaileen bideoak.