Iñaki Segurola eta Oier Etxeberria, Bilboko Le Larraskito Klubean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mai. 14a, 18:33

Iñaki Segurola eta Oier Etxeberria Ministro azpeitiarrak Bilboko Le Larraskito Klubean ariko dira zapatuan, maiatzak 16, Rishin Singh malaysiarrarekin batera egingo duten emanaldian.

Segurolak Ura ez da dena, baina bai gehiena izeneko hitzaldia eskainiko du Bilboko saioan. Etxeberria, berriz, kantuan ariko da, gitarra lagun duela. Rishin Singh musikari eta artistak, bere aldetik, Numbers descending lana aurkeztuko du. 21:00etan hasiko da emanaldia Le Larraskiton.