Hazparneko Bonnemaison medikua absolbitu du herri epaimahaiak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 25a, 14:41

Paueko Krimen Auzitegiko herri epaimahaiak errugabetzat jo du Nicolas Bonnemaison hazpandar medikua. Fiskalak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuen medikuarentzat, eta defentsak, berriz, argumentu juridikorik ez dagoela, eta ezin dela zigortu esan du. Auzian parte zibil bezala aurkeztu zen familiak ez zuen medikuarentzat zigorrik eskatu.

Baionako erietxe publikoan larrialdietako medikua zen Bonnemaison, eta zazpi gaixo pozoituta hiltzea egotzi zioten. Hilurreneko gaixoak ziren ustez hark hildako denak, eta haien "sufrimendua" arintzeko egin zuela aitortu zuen berak.

Ekainaren 11n hasi ziren Bonnemaison epaitzen, Paueko Krimen Auzitegian. Gaur goizean bukatu da epaiketa, Bonnemaisonen hitzartzearekin. 

Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik.