Juan Carlos I. Borboikoa bitan izan zen Loiolan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko eka. 4a, 16:27

Astelehenean abdikatu zuen Espainiako errege Juan Carlos I. Borboikoak. Errege izan den ia 40 urtetan hainbat bisita egin zituen Euskal Herrira, eta Loiolara bitan etorritakoa da. 1981eko otsailaren 4an izan zen aurrenekoz Loiolan. Santutegia bisitatu zuen bidaia hartan, eta Azkoitian ere izan zen. Bigarren bisita, 1991n egin zuen, San Inazio jaio zela 500 urte bete zirenean, hain zuzen. San Inazio Egunean, uztailaren 31n, izan zen Loiolan.