Benantxio Iruretaz Info7 irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mai. 27a, 11:50

Mikel Arregik eta Xumar Altzugaraik Benan, mendia arnas dokumentalaz eta Benantxio Iruretaz hitz egin zuten atzo, astelehena, Info7 irratian (Irratsaioa entzungai, hemen). Irureta mendizale aizarnarraren omenez Xumar Altzugaraik egindako dokumentala da Benan, mendia arnas. Joan den ostegunean aurkeztu zuten Soreasu antzokian, Mendi Astearen baitan, eta jendetza bertaratu zen dokumentala ikustera.

Maiatzaren 11n bete zen urtebete Benantxio Irureta Aneto mendian (Pirineoak, Huesca) izandako istripuaren ondorioz hil zenetik.