Benantxio Irureta omenduko dute Flysch Trail mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mai. 23a, 17:14

Benantxio Iruretari omenaldia egingo diote, uztailaren 13an, Zumaiako VI. Flysch Trail mendi lasterketan. Harekin batera omenduko dituzte Pako Iriondo eta Alberto Zerain mendizaleak ere. Zerain soilik izango da omenaldian, Irureta eta Iriondo azken urtean zendu baitira.

Flysch traileko antolatzaileek hiru mendizaleen jarduna nahi dute eskertu, eta lasterketa probestuko dute horretarako. Uztailaren 13an, igandean, jokatuko den mendi lasterketak bi zirkuitu izango ditu: proba nagusia, 31,2 kilometrokoa; eta 21 urte bitartekoentzat prestatutako proba, 15, 2 kilometrokoa. Izena eman daiteke jada, hemen.