Skandalue elektrotxarangak eta Olatz Pratek parte hartu dute Eskola Txikien bideokliparen grabaketan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mai. 19a, 17:45

Bidania-Goiazko Eskola Txikien Festarako grabatutako bideoklipean parte hartu dute Skandalue elektrotxarangak eta Olatz Prat abeslariak. Bideokliparekin, antolatzaileen xedea da ekainaren 8an herritarrak Bidania-Goiatzera joatera animatzea.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkie bideoklipean parte hartu duten guztiei; eta, bereziki, Azpeitiko parte-hartzaileei: Skandalueri eta Prati. Bide batez, jakinarazi dute Eskola Txikien festan parte hartzera gonbidatuta daudela guztiak.