Kometa taldea XXIII. Gaztea Maketa lehiaketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mai. 9a, 13:07

Mikel Gurrutxaga azpeitiarra kide den Kometa taldea XXIII. Gaztea Maketa Lehiaketako bost finalistetako bat da. Meraki, Perlak, Rural Zombies eta Smoke Idols taldeak izango dira gainerako partaideak azken lehia horretan.

Kometa izan da finalerako bozketan entzuleen boto gehien jaso dituen taldea. Hori dela eta, maiatzaren 16an, ostirala, (18:00) Bilborock aretoan izango den final handirako txartela eskuratzeaz gain, entzuleen saria ere bereganatu du. 

Maiatzak 31, larunbata, 23:00etan Sanjuandegiko festetan izango da entzungai Kometa taldea Kautarekin batera.