Zalduak korrikako erronka proposatuko dio 'Arria V'-i, Mendizabalen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mai. 7a, 20:01

Xabier Zaldua Gurrutxazpi-k, datorren azarorako erronka proposatuko dio Xabier Orbegozo Arria V-i. Zalduaren asmoa da hamasei kilometroko korrika erronka egitea, Azpeitiko zezen plazan. Hala ere, maiatzaren 16an, ostiralean, Mendizabal jatetxean adostuko dute lehia nolakoa izango den, 20:00etan.

Zalduaren arabera, afari batean sortu zen ideia. Jatordu hartan ez zeuden Zaldua eta Arria V, baina ingurukoek sortutako iskanbilaren ondorioz, Zalduak pentsatu zuen apostua proposatuko ziola aizkolariari. Bi kirolariak abenduaren 22an lehiatu ziren, eta Zaldua ez zen oso gustura geratu korrikan eginiko lanarekin: "Ongi moztu nuen, baina jendeak nigandik gehiago espero zuen korrika egiterakoan. Hobeto egin dezakedala erakutsi nahi dut".