Aurkeztu dute Gipuzkoako Eskola Txikien festaren abestia: 'Biraka!'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko mar. 10a, 11:34

Joan den larunbatean, martxoak 8, aurkeztu zuten Bidania-Goiatzen ekainaren 8an izango den Gipuzkoako Eskola Txikien festaren Biraka! abestia eta bere making of-a.

Biraka! abestia Skandalue elektrotxarangak egin du, eta antolatzaileak "oso pozik" agertu dira emaitzarekin "oso egokia da-eta gorputza astintzeko".

2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien informazio guztia hemen.