Uztarriako kazetari bat Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ots. 10a, 13:19

Gaur, astelehena, Uztarria Komunikazio Taldeko Ainitze Agirrezabala kazetaria Euskadi Irratiko Mezularia saioan izango da, Tokikom Tertulia atalean. Uztarriako kideaz gain, Debagoienako Goiena aldizkariko eta Aiaraldeako aldizkariko kideak ere hartuko dute parte solasaldian, 18:30etik 19:00etara bitartean. Azken egunetan herri edo eskualde horietan izandako albisteen berri emango dute tokiko hedabideetako ordezkariek.