Lehiakide azpeitiarra 'Hizkamizka'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko ots. 5a, 21:05

ETB1eko Hizkamizka lehiaketan lehendik ere izan dira lehiakide azpeitiarrak eta bihar, otsailak 6, beste bat ariko da sariaren bila: Iñaki Bastida. EITBk utzitako bideo zati honetan azpeitiarraren aurkezpena ikus daiteke, hain zuzen.

Kultura orokorreko galderak eta bi lehiakide oinarri ditu Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako lehiaketak; astegunetan egunero ematen dute, 18:45ean. Lehiakide bila dabiltza Hizkamizka-n. Animatzen denarentzat, hau da harremanetarako helbidea: hizkamizka@eitb.com.