Independentziaz hitzaldia eskaini zuen Pako Aristik, Orion

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urt. 27a, 13:20

Pako Aristi (Urrestilla, 1963) idazleak independentziaren inguruako hitzaldia eskaini zuen joan den osteagunean, Orioko Salatxo aretoan. Independentzia, ondorengoei utzi behar geniekeen herentzia izenburupean jardun zuen hizketan urrestildarrak.

2012an kaleratu zuen Aristik Independentziaren paperak liburua, eta harrezkero hainbat hitzaldi ematen ari da han eta hemen. Joan den urtarrilaren 25ean, esaterako, Los papeles de la independencia (Erein, 2013) liburua aurkeztu zuen Bartzelonako Omnium kultur aretoan.

Hemen Tartalo filmakek hitzaldiko zati batekin egindako bideoa.