'Los papeles de la independencia' aurkeztuko du Pako Aristik, Bartzelonan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urt. 13a, 10:57
Asteazkenean, hilak 15, Los papeles de la independencia (Erein, 2013) liburua aurkeztuko du Pako Aristi azpeitiar idazleak Bartzelonako Omnium kultur aretoan. 19:00etan izango da aurkezpena, eta streaming bidez ere emango dute.
 
Erein argitaletxeak antolatu du aurkezpena, eta Aristirekin batera bertan izango dira Vicent Sanchis kazetaria eta Omniumeko lehendakariordea, eta Quim Arrufat politologoa eta CUPeko diputatua.