Ion Etxeberria, finalerako prest

Urte Zahar egunean, asteartea, jokatuko da 2013ko Binakako Erremonte Txapelketaren finala, Hernaniko Galarreta frontoian (17:00). Txapelaren bila ariko direnen artean izango da Ion Etxeberria, 2011n lortu zuena errepikatzeko helburuarekin. Aurrelari azpeitiarrak Uterga izango du bikotekide, eta Endika eta Urriza aurkari. Lau finalisten prestaketa lanak eta hitzak jaso ditu Galarreta kudeatzen duen enpresak bideo honetan, tartean Etxeberriarenak.