Aranburu eta Labaka beteranoekin, San Mamesen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko aza. 6a, 12:05
Julen Gerrero, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu, partidako une batean.

Joan den zapatuan, azaroak 2, Realeko eta Athleticeko beteranoek lagunarteko norgehiagoka jokatu zuten San Mamesen. Realarekin zelaian izan ziren futbola duela gutxi utzi duten bi azpeitiar jokalariak: Mikel Aranburu (2012ko maiatzean jakinarazi zuen futbola uzteko erabakia) eta Mikel Labaka (joan den ekainean utzi zion futbolari izateari). Zuri-gorriek 0 eta 2 galtzen joan ostean, 5 eta 3 irabazi zuten partida.

Datorren ostiralean, hilak 15, Mikel Labaka omenduko dute Azpeitian, Garmendipe futbol zelaian, eta 19:00etan hasita, Realak eta Rayo Vallecanok lagunarteko partida jokatuko dute.