Orkatz Kultur Elkartearen danborrada, Bilboko manifestazioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urr. 28a, 11:47

Milaka lagunek egin zuten bat pasa den zapatuan, Libre. Epaiketa politikorik ez. Konponbidearen alde, eskubide guztiak lelopean Bilboko kaleak bete zituen manifestazioarekin. Joan den astean Madrilen hasitako bi epaiketak, gazte mugimenduaren kontrakoa (Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna da auzipetuen artean) eta 35/02 sumarioan herriko tabernen auzia (Orkatz Kultur Elkartea dago tartean) ebatzi behar duena, salatzea eta akusatutako euskal herritar guztien askatasuna eskatzea ziren manifestazioaren helburuak. Hainbat azpeitiar ere izan zen manifestazioan, eta Orkatz Kultur Elkarteko kideek danborrada egin zuen, txistularien laguntzarekin (bideoan). Manifestazioaren inguruko informazio gehiago hemen.