'Sortuko dira besteak' eta Olatz Prat berriro martxan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urr. 22a, 20:49

Sortuko dira besteak ikuskizuna biran hasiko da berriro aste bukaera honetan, udako etenaren ostean. Zapatuan, urriak 26, Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan ariko dira, 21:30ean hasita, Mikel Urdangarin, Petti, Estitxu Pinatxo, Alex Sardui, Mixel Ducau, Joxan Goikoetxea, Josune Marin, eta Olatz Prat azpeitiar abeslaria. Aurten batu zaio Prat euskal kantagintzaren ikuskizun honi. Hernanikoaren ondoren eta urte bukaera arte Sortuko dira besteak-en beste bi kontzertu egingo dituzte: azaroaren 24an Urruñan eta abenduaren 22an Donostiako Kursaalen.