Xoxoteko harrobia, Realaren posterraren atzealdean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urr. 21a, 12:36

Joan den astean aurkeztu zuen Realak 2013-2014 denboraldiko posterra. Posterraren atzealdean "esanahi berezia duen toki bat" agertzen da, azaldu du Realak. Izan ere, posterraren atzealdea Xoxoteko harrobia ageri da. "Loiolako Santutegiaren eraikuntzarako harriak atera ziren gunea da, eta esanahi handia duen lekua. Harrobia da, non gure klubaren oinarria finkatzen den", gaineratu du Realekoek.