Otamendiren poesiak, Lasa eta Zabalaren omenaldian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urr. 16a, 12:50

Joxean Lasa eta Joxi Zabala, GALeko biktimen omenez, 2013ko urriaren 11n, Tolosako Leidor aretoan egin zen poesia errezitaldia da Kareak erre ez duena. Bertan, hainbat poetak-eta hartu zuten parte; Jose Luis Otamendi azpeitiarra tartean. Harkaitz Canok, Iñigo Aranbarrik, Koldo Izagirrek, Josu Landak, Pili Zabalak, Koldo Almandozek, Asier Zabaletak eta Lisabö musika taldeak ere hartu zuten parte emanaldian. Hemen Tolosaldeko Atariak igo duen bideoa.