Ibai-Eder urtegia %65,13ean, udazken hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko urr. 10a, 11:24
Irailaren 22an sartu ginen udazkenean, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, Nuarbeko Ibai-Eder urtegia %65,13an dago. Iaz, sasoi honetan %54,63 zegoen beteta.
 
Nuarbeko urtegiak Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio ere hornitzen ditu; 68.649 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.