Orhantza Alegria Azpeitiko kontuez, Euskadi Irratian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2013ko ira. 25a, 12:28

Joan den astelehenean Uztarria Komunikazio Taldeko Orhantza Alegria Euskadi Irratiko Mezularia saioan izan zen, Tokikom Tertulia atalean. Alegriaz gain, Orio eta Aiako Karkara aldizkariko eta Baztango Ttipi ttapa aldizkariko kideak ere bertan izan ziren, 18:30etik 19:00etara bitartean astelehenero egiten den tartean.

Azken egunetan herri horietan izandako albisteen berri eman zuten tokiko hedabideetako ordezkariek. Alegriak, Azoka Herritik ekimenaz eta Hirigintzarako Plan Orokorraz hitz egin zuen. Saioa entzuteko egin klik hemen.